Erruak erro luzeak ditu. Mina da, eta ez jakintza, kontzientziaren giltza. Egon nahi ez dugun tokian egotea da erbestea. Elurra egiten du, eta hotzak gorputzak hartzen, erbestea ez-toki baita. Fermin Alberdi euskal kazetaria Madrila bidaltzen dute Sebastian Saldiasen azken egunak nolakoak izan ziren kontatzeko. Horrek bizitza aldaraziko dio. Hori da eleberri honen abiapuntua. Baina, funtsean, maitasuna zer den adierazi nahia da. Maitasunari eustea bizitzari eustea baita; bizitza maite duenak ezin maitasunik gabe bizi. Musikarik gabe ere ezin bizi, berak eramaten gaitu egon nahi dugun tokira.
Bakea, azken finean, errurik gabeko mundu berrira sartzea baino ez da.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788491094944
Idioma: Euskera
Título original:
Erbesteko elurra
Erbesteko elurra
Número de páginas: 256
Tiempo de lectura:
6h 3m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 25/11/2019
Año de edición: 2019
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 121
Alto: 22.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 1.7 cm
Peso: 412.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Felipe Juaristi
FELIPE JUARISTI (Azkoitia, 1957). Kazetaritzako ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz eta gaztelaniaz, hainbat lekutan: Literatur Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetako bat da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema bilduma Denbora, nostalgia (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, Hiriaren malenkolia (Baroja, 1987) eta Laino artean zelatari (Alberdania 1993) argitaratu ditu. Hitz lauzko lanik ere badu: Intzentsua lurrean bezal (Baroja, 1988) eta Ilargi lapurra (Erein, 1994) kontakizunak eta Arinago duk Haizea, Absalon (Erein, 1990) nobela