Esaldiak josten hau Esaldiaren antolaera: funtzio-informatiboak gako liburukiaren segida da, Testugilearen Eskuliburua egitasmoa osatzeko bidean. Esaldiaren esparruan aritu ginen han, eta egokia zen hortik abiatzea, esaldia izanik diskurtsoaren unitate oinarrizkoa. Oraingo honetan, hortik aurrerako hortik gorako urratsari ekingo diogu: ea esaldiak diren unitate prosodiko, sintaktiko eta semantiko nagusi horiek nola konbinatzen diren testua osatuz joateko, hots, nola josten den esaldiz esaldi diskurtsoaren haria, hala unitate zabalago batzuk eraturik: esaldi-elkarketa, esaldi-katea, paragrafoa. Esaldiak elkarrekin lotzeko oinarrizko prozedura elkarketa da, bere bi aukeretan: juntadura (juntagailua tartean) eta alborakuntza (juntagailurik gabe). Lehenik, elkarketa den joskera-ildo nagusi horretan baliatzen diren josgailu funtsezko batzuk ekarriko ditugu hizpidera: anafora-sistema eta lokailuak.
Ficha técnica
Editorial: Universidad del País Vasco
ISBN: 9788490827314
Idioma: Euskera
Número de páginas: 102
Tiempo de lectura:
2h 20m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 05/12/2017
Año de edición: 2017
Plaza de edición: Bilbao
Colección:
Testugilearen Eskuliburua
Testugilearen Eskuliburua
Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm
Grueso: 17.0 cm
Peso: 280.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Juan Garzia Garmendia
(Legazpi, Gipuzkoa, 1955eko otsailaren 8a) euskal idazlea, euskalaria eta itzultzailea da. Filologia ikasi ondoren, irakasle aritu da urte askoan. Gaur egun, EHUko Euskara Zerbitzuan lan egiten du, eta lanpostu horretatik Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bilduma zuzendu du. Anaia du Joxerra Garzia idazle eta irakaslea. Itzulpengintzako Euskadi Saria eman diote bi aldiz: 1999an, Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuagatik, eta 2015ean, William Shakespeareren Sonetoak disko-liburuagatik. Itzulpengintzan egindako lanekin batera gramatikari eta estiloari buruzko entsegu batzuk argitaratu ditu