Sinopsis de ESALDIAREN ANTOLAERA: FUNTZIO INFORMATIBOAK GAKO
Liburu hau ez da sintaxi-liburu bat, nahiz eta, zentzu zabalean, joskeraz diharduela esan litekeen. Sintaxia arau sorta baten bitartez perpaus gramatikalak sortzeko mekanismo bat da. Hiztunak arauok jakin (edo ikasi) beharra dauka. Sintaxiarauek, ordea, erabaki gabe uzten dute nola antolatu perpausak egoki adierazteko kasuan-kasuan eman nahi den informazioa. Sintaxia, zentzu horretan, ez da interesgarria testugintzari begira: men egin, eta kito. Beste nonbait bilatu beharko dugu, beraz, askatasun-tarte handiagoa eskainiko digun zerbait. Denok baitakigu badela askatasun ez nolanahikorik, eta are sormen puskarik, testu bat ontzeko orduan. Non da, ordea, horren gakoa?
Ficha técnica
Editorial: Universidad del Pais Vasco
ISBN: 9788490820865
Idioma: Euskera
Número de páginas: 168
Tiempo de lectura:
3h 56m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/01/2015
Año de edición: 2015
Plaza de edición: Bilbao
Peso: 440.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Juan Garzia Garmendia
(Legazpi, Gipuzkoa, 1955eko otsailaren 8a) euskal idazlea, euskalaria eta itzultzailea da. Filologia ikasi ondoren, irakasle aritu da urte askoan. Gaur egun, EHUko Euskara Zerbitzuan lan egiten du, eta lanpostu horretatik Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bilduma zuzendu du. Anaia du Joxerra Garzia idazle eta irakaslea. Itzulpengintzako Euskadi Saria eman diote bi aldiz: 1999an, Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuagatik, eta 2015ean, William Shakespeareren Sonetoak disko-liburuagatik. Itzulpengintzan egindako lanekin batera gramatikari eta estiloari buruzko entsegu batzuk argitaratu ditu