Amonak ez daki zer diren dilistak, lentejak esaten du; ilbeltza deitzen dio urtarrilari; ondo zegoenean, eskribitu egiten zituen dendan erosi behar zituen gauzak paper-mutur batean, eta ulertu ez baina entenditu egiten zituen nire arazoak.
Amonarekin abestu ezin da egin, baina kantatzea asko gustatzen zaio: batez ere, Bautista Basterretxe delako tipo baten abesti bat. Eta gaixo ikusten banau, inoiz ez dit galdetzen sukarrik dudan. «Kalenturarik baduzu?», esaten dit. Eta baietz esaten badiot, kalentura altua dudala, orduan esaten dit:—Lasai, ume, ez apuratu!, egun guztiak ez dira-eta berdinak.
Ficha técnica
Ilustrador: Maite Gurrutxaga Otamendi
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788491096283
Idioma: Euskera
Título original:
Ez apuratu
Ez apuratu
Número de páginas: 40
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 30/11/2020
Año de edición: 2020
Plaza de edición: Es
Colección:
Pikotxean saila
Pikotxean saila
Número: 3
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 0.5 cm
Peso: 126.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Inazio Mujika Iraola
INAZIO MUJIKA IRAOLA (Donostia, 1963). Maisu eta Filologia ikasketak egin zituen. Orain arteko jardunean ipuingintzan aritu da, batez ere. Harenak dira: Azukrea belazeetan (Erein, 1987) eta Hautsaren kronika (Alberdania, 1994) ipuin-bildumak, hala nola Linkon (Erein, 1991) eta Matriuska (Erein, 1995) kontakizun laburrak.