Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena.
Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788490272329
Idioma: Euskera
Número de páginas: 160
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/04/2014
Año de edición: 2014
Plaza de edición: Es
Colección:
Literatura
Literatura
Número: 327
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre EZ ZEN DIRUAGATIK
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!