Jakinaren gainean, ezjakina na-hiago askojakina baino. Bizi bakarra gutxiegi baita buruz bizitzen ikasteko. Dakiguntxoak ez, ez dakigunak adierazten gaitu ondoen. Nabigazioak, jakina, barne kostaldeetan barrena jarraitzen du. Lur umeleko paisaiak dira: gizakiok, berbak eta atxikimenduak endredatuz, ehundu ohi ditugun tratu-molde zaharberrituak. Gero, labur-laburraren esparrua: ekialdera gura gabe, haiku baino areago “kaiku” modukoak. Eta epigrama tankerako zenbait ziri-marra, ondoren. Azkenik –baina ez atzenik–, beste hainbat irrigai: zirrikituez, hauskortasunaz eta artefaktu berbazkoak egiteko grina lagagaitz honetaz.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788496643260
Idioma: Euskera
Número de páginas: 88
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 30/10/2006
Año de edición: 2006
Plaza de edición: Es
Número: 14
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 120.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Gerardo Markuleta
Gerardo Markuleta (Oñati, 1963). Gasteizen bizi da. Hau baino lehen, hiru poema-liburu ditu argitaratuak: Larrosak, noizean behin (1990); Sagarraren hausterrea (1994), eta Hauta-lanerako poemategia (1999). Poeta katalan garaikideen antologia bat apailatu eta euskaratu du: Antologia (1997); eta gaztelaniaz eman ditu, besteak beste, Rikardo Arregi Diaz de Herediaren Kartografia eta Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik poema-bildumak. Beraren poemak Antología della Poesia Basca Contemporánea (Milano, 1994) eta A ponte das palabras (Pontevedra, 2000) antologietan agertu dira.