Nire maitea, Aitak esan dit eta Lotara! album arrakastatsuen ondoren, Xuban
txikiak kontakizun berria aurkezten digu. Oraingoan, gauza baliotsuei buruzko
hausnarketa polit eta baliagarri bat partekatzera dator; behin gureak
direnean, giltzapetuta gelditzen dira gauza baliotsuak... Naturan, aldiz, kontrakoa
gertatzen dela bururatzen zaio Xubani.