Karlos Linazasororen ipuinak gizakiaren mindura dute kontagai. Ez dira horregatik umore ttanta baten faltan gelditzen, gehienetan ironiak azaleratu ohi duen irribarre ezti-mingotsetik gertuago dauden arren. Ipuin onak halakoak izan ohi dira, beti gorde izan ohi dute istorio triste bat bere baitan. Eta honako hauetan ere halatsu gertatzen da. Ez du askorik aztartu behar izan egileak gizakion bihotz azpilduretan minduraren arrastoak han eta hemen antzemateko. Samurtasuna eta xumetasuna dira, baina, ipuin eder hauek eskaintzen diguten altxorra, eta txirikordatutako ipuinen xarma dotorea familia desegin baten istorioa harilkatzeko orduan. Linazasorok alde egiten du liburu honetan bere ohiko bidetik, asmo berriak saiatuz. Ezdeusetik istorio paregabeak sortzen maisu dugu egilea.
Ficha técnica
Editorial: Erein
ISBN: 9788497465656
Idioma: Euskera
Número de páginas: 160
Tiempo de lectura:
3h 44m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 29/04/2010
Año de edición: 2010
Plaza de edición: Es
Número: 69
Peso: 258.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Karlos Linazasoro
KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).