EUSKERA
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra - Ley General de la Seguridad Social
(EDICION BILINGUE)
No disponible
Actualmente el distribuidor no dispone de ejemplares pero podemos avisarte por correo electrónico si vuelve a estar disponible. Para esto, introduce tu email y pulsa sobre el botón “Avísame”.
¿Quieres que te avisemos si lo volvemos a recibir?
Sinopsis
Populazioaren zahartzea dela eta, gehienbat, eraso ugari jasaten ditu gizarte-segurantzak, gehiegizko kostu ekonomikoa delakoan, pasiboak aktiboen eta enpresen kontura aritzea jasangarria ez delakoan. Egia da gastu gehiena erretiro-pentsioek eragiten dutela, eta erretiratuen proportzioa asko igoz gero, langileen kopurua jaitsiz, sistema teknikoki jasangaitza izatera hel daitekeela. Baina komeni da elementu teknikoak eta ideologikoak bereiztea. Egia da populazioa zahartzen ari dela, eta teknikoki arazo erabakigarria izan litekeen arren, arazo horri irtenbidea bilatzea posible da, aldaketak garaiz aurreikusiz. Pentsiodunen eta kotizatzaileen arteko ratioen bilakaera aurreikusiz, neurriak har daitezke, sistemaren osasunari eusteko: kotizazioak berrikusi eta kopurua igo, prestazioen baldintzak berraztertu eta jaistea lortu, edo diru publikoa bideratu Gizarte Segurantzara. Sarritan, Gizarte Segurantzak jasaten dituen kritikak ez dira tekniko-objektiboak, ideologiko-ekonomikoak baizik. Gizarte Segurantzaren logikan dagoen elkartasunari gehiegizkoa deritzote batzuek, eta indibidualismoa bultzatzea nahiago dute, horrek dakarren grina indibidual eta lehiakortasunarekin. Estatuak babesa eskaini beharrean, norbera borroka dadila bere interesen alde, aldamenekoaren aurka bada ere. Sistema publikoaren ordez, aseguru-sistema pribatuak. Pribatizazioa. Gizarte-segurantza pribatizatzeko saioek Hego Amerikan izan dute beren antzeztoki nagusia. Pinocheten diktadurapeko Txilen gertatu zen saio nagusia, 1980ko hamarkadaren hasieran. Legez, estatuak kudeaturiko eta elkartasunean oinarrituriko banaketasistematik, kapitalizazio-sistemara pasatu zen. Ez dago aktibo/pasibo elkartasunik, eta nork bere segurtasuna finantzatzen du, kontu indibidualetan. Kotizazioak ez doaz kutxa publiko batera, finantza-entitate pribatuetara baizik. Eztabaida horiek zilegi diren arren, gizarte-estatu izena merezi ahal izateko, gizarte-estatu izan behar da. Eta, ahal duen neurrian, sistema akastun baten bitartez bada ere, herritarren segurtasun ekonomikoaren ardura bere gain hartzen ez duen estatuak merezi al du gizarte-estatu izena?
Ficha Técnica
Traductor: Patxi Petrirena Altzuguren
Editorial: Universidad del País Vasco
ISBN: 9788498604559
Idioma: Euskera
Título original:
Ley General de la Seguridad Social
Ley General de la Seguridad Social
Número de páginas: 512
Tiempo de lectura: 12h 15m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/01/2010
Año de edición: 2010
Plaza de edición: Bilbao
Colección:
Legeak - Leyes
Legeak - Leyes
Número: 7
Alto: 22.0 cm
Ancho: 15.5 cm
Peso: 850.0 gr
Especificaciones del producto
Recibe novedades de Aitor Bengoetxea Alkorta directamente en tu email
Reseñas sobre Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra - Ley General de la Seguridad Social
Comparte tu experiencia con la comunidad lectora.
0 Reseñas
5 0
4 0
3 0
2 0
1 0
Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en
20€
Publicar una opinión supone haber leído y aceptado las
bases del sorteo
"Tu opinión tiene premio".
Los libros más vendidos esta semana