Gizartea hankaz gora jartzea bada gizarteari azpildurak ikusteko modu bat. Eta hankaz gora jartze hori umorez egiten bada, umore beltzez, hor daukagu Karlos Linazasororen ipuingintzaren gakoa. Hizkuntzaren eta komunikazioaren gaineko hausnarketa ezkorra ezkutatzen da kontakizun hauen azpian. Glosolaliak eta beste ipuin-bilduma honek badu senide zaharragorik: Zer gerta ere izan zen aurrenekoa; gero etorri ziren Ez balego beste mundurik, Ipuin errotikoak>/i> eta Itoko dira berriak. Aurrera doa autorea hain maite duen absurduaren labirintoan.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788496310247
Idioma: Euskera
Número de páginas: 176
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 19/11/2004
Año de edición: 2004
Plaza de edición: Es
Número: 52
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Karlos Linazasoro
KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).