New York, New York
Maddik eta Zurik New Yerseyn pasa dute ikasturtea. Bizipen asko eta zirraragarriak bizi izan dituzte
bertan, eta itzultzeko gogoz daude, baina aurretik Enara eta June bisitan joango dira eta bost egun
pasako dituzte elkarrekin New Yorken.
Lagun batek utzitako apartamentuan hartuko dute ostatu eta, hiriarekin bat eginez, era guztietako
abenturak gertatuko zaizkie: Empire Statera mozorrotuta igoko dira, metroan abestuko dute, Central
Parc-en piknik bitxi bat egingo dute, Times Squarekin liluratuta geratuko dira, Coney Islandeko
atrakzio parkean barrez lehertuko dira eta ezezagun bat atzetik segika dutela ere irudituko zaie.
New York inoiz ahazten ez diren hiri horietakoa izango da lau neskentzat.