Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek? Urte bete luze da Martin hil zela, eta Aliziak etengabe ari da bere buruari galdezka, mutil lagun zuenaren oroitzapenak torturatuta. Hogeita zortzi urte doi-doi, eta alargun, baina bere doluminaren ertzean bikotekide berri bat du zain, eta aspaldian lagun min izan zuen neska hura ere bai, eta ama absente baten mamua… Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.
Ficha técnica
Traductor: Joxe Antonio Sarasola
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498685152
Idioma: Euskera
Número de páginas: 238
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 30/04/2019
Año de edición: 2019
Plaza de edición: Es
Colección:
Narrazioa
Narrazioa
Número: 129
Alto: 20.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 1.3 cm
Peso: 324.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Lucía Baskaran
LUCÍA BASKARAN (Zarautz, 1988). Idazle feminista, hogeita zazpi urte zituela Herralde Sarian finalista izan zen, Partir eleberriarekin. Artikulu oldarkorrak idazten ditu hainbat hedabidetan (El Salto Diario, Kulturaldia, Eldiario.es, PlayGround), eta Twitterren dihardu batere galbaherik gabe.