📗 Libro en euskera GURE JERUSALEM GALDUA (ERRESUMA ETA FEDEA III)

Erresuma eta Fedea III

Elkar - 9788490271001

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de GURE JERUSALEM GALDUA (ERRESUMA ETA FEDEA III)

Istripua galarazi du, baina ahaleginak izerdi turrustak aterarazi dizkio, bisaian beheiti euri tantekin nahasten direnak. Zaldizkoak ere bere ibilia gelditu du. So ari zaio bere kaparen gibeletik. Belarri erdia falta du ezker aldetiketa eriaren distira hitsa dute haren begiek. Eztula egin du berriz, eztul heze itsusia. Gero listu egin du lurrera, ilun eta likatsu. Hotzikara lotu zaio elizgizonari, bizkarretik. Deabrua bere arimaren bila etorriz gero nola agertuko otelitzaiokeen gogoeta egin duen guztietan, gisa horretako begirada eta gisa horretako eztula izan ditu gogoan.Iruñera doa Joanes Mailu, errege Henrikeren mandatuz, erresuma galduko herritarrak matxinarazteko, espainol inbasoreak kanpora egotz ditzaten. Espioi lanak ez dira horren errazak, ordea, nafar gehienen leialtasuna ez baitaMailurena bezain kartsua, eta gaztelau zitalek bai baitituzte euskaldunen artean ere beren zerbitzari eta eskumakilak.Abenturaz beterik dator Erresuma eta Fedea trilogia goraipatuaren amaierako eleberri hau: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta sabotajeak, Mediterraneotik Pariseraino; horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere printzipioei uko egin ez dien bakarra ohartzen denean dela; azkenik, bada kontatzearen gorazarre bat ere, Mailuren etsai eta aldi berean miresle den Axular apaizaren bitartez gaurko irakurleoi egindako keinu gisa.Historia eta istorioa modu harrigarrian uztartzen asmatzen du Epaltzak, eleberri bikaina sortuz eta garaiko giroa ezin hobeto islatuz, umore eszeptiko bat erabiliz, maltzurtasuna eta pertsonaiekiko maitasuna batzen dituena, idazkera guztiz malgu, adierazkor eta biziaz.

Ficha técnica


Editorial: Elkar

ISBN: 9788490271001

Idioma: Euskera

Número de páginas: 488

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 27/10/2013

Año de edición: 2013

Plaza de edición: Es

Colección:
Literatura

Número: 323
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm

Especificaciones del producto



Escrito por Aingeru Epaltza


Descubre más sobre Aingeru Epaltza
Recibe novedades de Aingeru Epaltza directamente en tu email

Opiniones sobre GURE JERUSALEM GALDUA (ERRESUMA ETA FEDEA III)


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana