Munstroak eta gu aldi berean ari gara zahartzen. Ez da harritzekoa. Liburu honetan agertuko zaizkigun mamu guztiak gure isla baino ez dira. Haiek dira, Gonzalo Suárezek ederki amestu zuen legez, barruan daramagun Mr. Hyde propioa. Haiek dira guk geuk pintaturiko Dorian Greyren nolabaiteko erretratua. Haiek egingo dituzte, gure partez, geuk gustuko, begiko, gogoko ditugun oker guztiak. Guk ez dugu okerrik egingo. Gu testuinguru soila izango gara. Gure mandatariak izango dira pantailan. Haien aurpegietan, haien ibilera makurretan, haien begiradetan grabatuko da Gaizkiaren seinalea, guk, zine aretoetako ilunpean, salbu, onik, kalterik gabe, eder irauten dugun bitartean.
Ficha técnica
Ilustrador: Antton Olariaga
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788488669841
Número de páginas: 80
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/10/1999
Año de edición: 1999
Plaza de edición: Es
Número: 8
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por BEGOÑA DEL TESO
Begoña del Teso (Donostia, Gipuzkoa, 1955) zinema-kritikari eta kazetari bat da. Euskal Herriko hainbat hedabidetan euskaraz nahiz gaztelaniaz lan egin izan du: Euskadi Irratia, Diario Vasco...Zinema kritikak idazteaz gain, zezenketei buruzkoak ere idazten ditu.