📗 Libro en euskera HIRU TXULO. DONOSTIA ETA TXISTUA

Donostia eta txistua

Erein Argitaletxea, S.A. - 9788491097402

Historia local de España País Vasco

Sinopsis de HIRU TXULO. DONOSTIA ETA TXISTUA

1922an eskuratu zuen Isidro Ansorenak Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen zuzendari kargua. Efemeridearen hurbiltasuna aitzakia hartuta, liburu honek omenaldia egin nahi dio bai Udalaren Txistulari Taldeari bai talde hura gorenera eraman zuen "txistularien maisuen maisuari". Isidro Ansorenaren biografia labur batez gain, txistuaren eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen historia labur bat ere jasotzen du liburuak, pasadizo mamitsu eta deigarriekin.
Izenetik beretik du lotura gure hiriak txistuarekin. Hiru txulo esaten omen zioten aspaldian, hiriak itsasoaren aldetik dituen hiru sarrerak nabarmendu nahiz. Hain zuzen ere, hiru dira txistuak dituen zuloak. Garai batean esaten zen udalen duintasuna neurtzen zela haietako bakoitzaren txistulari taldearen arabera. Nolako txistulari taldea, halako udala. Afinazio kontua da, baina ez hori bakarrik.


Ficha técnica


Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

ISBN: 9788491097402

Idioma: Euskera

Número de páginas: 128
Tiempo de lectura:
2h 58m

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 10/12/2021

Año de edición: 2021

Plaza de edición: Es

Colección:
Euskal Kultura - Cultura Vasca

Alto: 24.0 cm
Ancho: 16.0 cm
Grueso: 1.0 cm
Peso: 463.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por ARITZ GORROTXATEGI


Aritz Gorrotxategi Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 31) euskal idazlea da. Zuzenbidean lizentziatua. Gidoigile (Goenkale, Balbemendi), zutabegile (Gaztetxulo, Egunkaria, Berria, Diario Vasco, Territorios gehigarria...), irakasle (EHU, Esperientzia Gelak, Sormen Tailerrak) eta itzultzaile jardun du. 2000. urtean Irun Hiria saria irabazi zuen, Kafkaren labankada eleberriarekin. 2001ean Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntza beka eskuratu zuen. Hiru urte geroago, erakunde berak antolatu sorkuntza literariorako Koldo Mitxelena beka lortu zuen. 2012an, Espainiako Kritikaren Saria euskarazko poesia alorrean Hariaz beste poema liburuagatik. Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolatzaile taldekoa da. Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere bada. Itzultzaile ere aritu da. Euskarara itzuli ditu: Itziar Minguezen Pura coincidencia. Kointzidentzia hutsa (2010, Point de Lunettes), Lev Tolstoiren Zer da artea? (2012, Meettok), J. M. Coetzeeren Jesusen haurtzaroa (2013, Meettok) eta Jesusen eskola-egunak (2017, Meettok), Philip K. Dicken Ordaina, Don DeLilloren Zero K (2016, Meettok) eta Julian Barnesen Istorio bakarra (2018, Meettok).
Descubre más sobre ARITZ GORROTXATEGI
Recibe novedades de ARITZ GORROTXATEGI directamente en tu email

Opiniones sobre HIRU TXULO. DONOSTIA ETA TXISTUA


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana