📗 Libro en euskera HORMA

Erein Argitaletxea, S.A. - 9788491092469

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de HORMA

Itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean, noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian.

Semea amari mintzo zaio, jakinagatik ere amak ezin diola erantzun:

«Zergatik haserretzen zen aita zurekin, zer zegoen zuen konpon ezinaren atzean?, eta ez nuke bide horretatik segitu nahi, baina nik ez nuen zuen kodea ondo ulertzen eta galduta nengoen. Ulertu egin behar nuen ikusten nuena, itzuli egin behar nuen nire ume-kodearen arabera».

«Ni eta nire doblea, ni eta Fidel ari gara narratzailearen ahotik: ahots bat bitan banatua modu aleatorioan, kontakizunari bizitasuna ematea beste helbururik gabe. Bada, talaia bakar bat aski ez eta bi hautatu nituen kontakizun honi ekiteko orduan: ahots baten ordez bi, nire buruaren defentsan».

«Bada, ordea, horrek baino gehiago kezkatzen nauen zerbait: […] nire bizitzan halako garrantzia duten pertsonek ezin didate didazue? erantzun. Aitak, hil zelako; Martak, ez duelako ezer ja...


Ficha técnica


Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

ISBN: 9788491092469

Idioma: Euskera

Título original:
Horma
Número de páginas: 240

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 28/11/2017

Año de edición: 2017

Plaza de edición: Es

Colección:
Narratiba

Número: 106
Alto: 22.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 1.5 cm
Peso: 386.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por Anjel Lertxundi


Anjel Lertxundi
ANJEL LERTXUNDI (Orio, 1948). Nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste, Otto Pette (1994), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006) eta Zoaz infernura, laztana (2008) eleberriak, eta Eskarmentuaren paperak (2009, Saiakera Sari Nazionala), Itzuliz usu begiak (2019) eta Desertuan behatxuloa (2022) saiakerak.
Descubre más sobre Anjel Lertxundi
Recibe novedades de Anjel Lertxundi directamente en tu email

Opiniones sobre HORMA


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana