Bi eleberri argitaratu ostean, Maixa Zugastik bere lehen poema liburua argitaratu du, Hostoen hezurdura unatua. Sakontasun eta sentikortasun handiko bilduma da, hutsuneaz eta desioaz gogoeta egiten duena, gorputzaz eta zauriez. Bilaketa isil baten kronika, zaratatik eta burrunbatik ihes egin nahian. “Lo hartu berritan,/gaur ere,/ezinezko zure hitz isilek esnatu naute./Ametsezko bi gorputz bihurtu gara ohean;/hostoen hezurdura unatu, udazkenean./Itxiko ditut begiak/amets egarriz/eta oroitzapenez beteko dut hustasuna./Betiereko azal bakar izango gara,/gau ilun-ilunean,/lo hartu berritan”.
Ficha técnica
Editorial: Balea Zuria
ISBN: 9788412105179
Idioma: Euskera
Número de páginas: 80
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 30/03/2021
Año de edición: 2021
Plaza de edición: Es
Especificaciones del producto
Opiniones sobre HOSTOEN HEZURDURA UNATUA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!