Su dagi zure ahotsakarrats hondarrean. Hiria eskutik helduta dakarte haurrek, ibaian oinak busti ditzan. Bero dago itzaletan, argiaren azken gailurrean. Enarek zirkulua profanatzen dute, airearen harria, gure begietako karea. Zure ahotsa leiho da harresian, burdinei loratzen zaizkien jeranio. Esazu berriz nire izen zalua, eta beste udaberri bat oparituko dizut. Gero, musu geldi hori, ezpain hondartzetan, bukaezina, itsaso egingo gaituena, edo uharte bateko naufrago.
Ficha técnica
Editorial: Erein
ISBN: 9788497460248
Idioma: Euskera
Número de páginas: 64
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 18/03/2002
Año de edición: 2002
Plaza de edición: Es
Número: 9
Peso: 88.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Karlos Linazasoro
KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).