Sinopsis de IRUDIZ ETA EUSKARAZ: GURE HIZKUNTZAREN ZINEMA. GURE ZINEMAREN HIZ KUNTZA
Gaurdaino ez da idatzi euskarazko zinemaren historiarik. Lan honek hutsune hori bete nahi du. Zazpigarren arteak gure hizkuntzarekin izandako harremanak aztertzen ditu, eta horretarako, hogeigarren mendea zeharkatzen duen ibilbide bat marraztuz, irudiz eta euskaraz sortutako lanen historia kartografiatzen du. Film eta egile ezezagun ugari aurkituko dituzu orrialdeotan, garai ezberdinetako intelektualen diskurtso, bizipen eta oihartzunak, eta baita hainbat istorio bitxi, triste eta harrigarri ere.
Hori guzia, bi zutabe ardatz hartuta. Batetik, datu-bilketa erraldoi bat eta iturri anitz eta ineditoak. Bestetik, egileak ezkutatzen ez duen ikuspegi propioa, interpretazio pertsonalei eta kritikari lekua uzten diena. Estilo bizi, zorrotz eta dibertigarri batez jorratua, akademiarako ez ezik, publiko zabalarentzat ere interesgarri den lana duzu eskuetan.
Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan antolaturiko XIV. Juan San Martin bekaren irabazlea, 2019ko deialdian.
Ficha técnica
Editorial: Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 9788484388210
Idioma: Euskera
Número de páginas: 278
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 03/03/2022
Año de edición: 2022
Plaza de edición: Es
Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre IRUDIZ ETA EUSKARAZ: GURE HIZKUNTZAREN ZINEMA. GURE ZINEMAREN HIZ KUNTZA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!