Batetik, hitza sarritan higatuta edo manipulatuta dagoelako eta, bestetik, hitza batzuetan nahikoa ez
delako idatzi dut poema liburu hau, hori dela-eta hitzen isiltasuna entzuten aritu naiz eta isiltasunez betetako egoerei heldu diet. Horretarako irudi, kolore eta sinboloen bidea egokia suertatu zait.
Zenbait bertso idazteko garaian bizi-esperientzietatik abiatu naiz. Denborak eta oroimenak utzitako
aztarnak zein arrakalak ere aurki daitezke liburuan zehar.
Hor dago bihotza dike lehorrean,
gontzak zuztarretik ateratako atea,
ozta-ozta arnasa hartzen duen harri-lubeta.
Kontainer margotua ere badela esango luke baten batek,
uretan behera doan zerbait
enbalatzeko paperean bilduta.
Begirada itsua da frontoi bateko paretaren kontra,
hainbeste dragatzeagatik eta hainbeste zubi zeharkatzeagatik
jadanik hanka nekatuak dauzkana.
Nahiz eta azkenetan egon,
kostazainarena egiten dihardu.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788491096528
Idioma: Euskera
Título original:
Isiltasunaren ildoetan
Isiltasunaren ildoetan
Número de páginas: 96
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 03/05/2021
Año de edición: 2021
Plaza de edición: Es
Colección:
Poesia
Poesia
Número: 44
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 0.9 cm
Peso: 155.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Amaia Iturbide
(Bilbao, 1961) Dignifica la actitud de la escritora radical que, desde la vocación continua y continuada, se dedica intensamente a la escritura. Sin presencia pública, con dedicación a la creación poética, convirtiendo la palabra personal en la exploración de un mundo estético propio. Por todo ello, en una vida retirada con mínima proyección pública, la biografía de Amaia Iturbide no puede separarse de la evolución de su escritura, de la práctica diaria con la expresión poética de su sensibilidad.