Ipuin luzea?, nobela laburra? Dena delako “zer” honetako pertsonaiek eztabaida absurduetan sartzeko duten joera gaixo berberean eror gaitezke auzi hori garbitzeko unean. Kontakizun eder umoretsua bada behintzat, irakurleak irribarrez hartu eta ezin utziko duena bukatzen duen arte. Algara txikirik ere egingo du tarteka, autorearen taxu bereko liburuak irakurri dituztenek ongi dakiten bezala. %3Cbr /%3E %3Cbr /%3E Aprobetxatu beharko du irakurleak, ordea, irakurketaren ordu gutxi horiek irribarre eta algaretarako, azken puntuarekin batera izoztu dakioke-eta barre murritza, hemen -ipuin luzea izan edo nobela laburra izan-, alegia mingots ezkorra ezkutatzen baita gizakiari eta gizarteari buruzkoa.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788495589682
Idioma: Euskera
Número de páginas: 80
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 27/03/2003
Año de edición: 2003
Plaza de edición: Es
Número: 40
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Peso: 100.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Karlos Linazasoro
KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).