Itsasoan euria, egurra basoan, egunez ilargia eta gizonezkoen titiak aipatzen dira euskal esaera zaharretan alferrikako gauzen adibide eta eredutzat. Joan deneko hiru urteotan (2000-2003) Euskadi Irratiko Goizean Behin saioan ostiralero hitzalditxo bat egiten aritu naizelarik, sarritan eraso izan dit nire jarduna alferrikako omen diren lau gauza horietako edozein baino ere alferrikakoagoa zelako irudipen ez batere erosoak. Baina alferrikakoen dirudien zerak ere izan ohi du bere onuratxoa, eta esperantza horrek ematen dizu kemena, hala ere jardunean jarduteko, itsasoan euri izateko. Euria, izan ere, itsasoan ari duelarik, mesede gerta lekioke irla txiki batean naufrago dagoenari. Eta nago gure herri honetan irla bakarti gehiegi ez ote dagoen, eta alferrikako euria zinez estimatuko duen naufrago ez gutxiago. Ehun eta berrogeita hamarren bat hitzalditxo egin nituen guztira, eta horietarik heren bat jaso ditugu liburu honetara. Gehiegi, hala ere, bakoitzean iritzi bana agertuko dela uste izateko: ez dago axolako hainbeste gai, eta, balego ere, nik ez dut hainbeste iritzi. Bakoitza bere zoroak bizi du, eta nirea argi asko agertzen da, behin eta berriz, testu hauetan. Herri izan nahi eta ezin duen herriko herritar izan nahi eta ezin duen baten zoroa, alegia.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788495589866
Idioma: Euskera
Número de páginas: 200
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 02/12/2003
Año de edición: 2003
Plaza de edición: Es
Número: 31
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Peso: 250.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Joxerra Garzia
JOXERRA GARZIA GARMENDIA (Legazpi, 1953). Filosofia eta kazetaritza ikasketak egin zituen. Irakaskuntzan hainbat urtez jardun ondoren, irrati eta telebistan hasi zen lanean. Famatuenen artean Sorginen afaria Euskadi Irratian eta Hitzetik hortzera Euskal Telebistan zuzendu zituen. EHUn dihardu 1994az geroztik, Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatea irakasgai. Argitaratu dituen liburuen arteko batzuk: Dena dela (1988) eta Zotal egunak (1991) poesía-lanak; Malen laberinto madarikatuan (1987) eta Gau bat gauekoen artean (1988) haur eta gazte literaturan; Bretchen Keuner Jaunaren kondairak liburuaren euskarazko bertsioa (1999); Egonean doazen geziak (2000) metaforismo-liburua eta Itssoan euri (2003) eta Kurrin kurrun vitae (2004) saiakerak.