Kartografiak bere baitan biltzen du errealitateen eta irudimenaren arteko hartuemana: mapak ez dira errealitatea, baina errealitatearen irudi bat ematea dute helburu. Autorea errealitate baten, bere errealiatearen, kartografia egiten saiatu da liburuan. Asko eta askotarikoak dira errealitateak, bai, baina ez oso diferente; azken finean denok gara gizaki. Autorearena ez da besteen errrealitateetatik oso aldendurik egongo. Lurralde batzuk ondo marraztuta daude, sateliteen eta ordenadoreen bidez egiten diren modukoak dira: ahalik eta zehatzen. Beste batzuk, aldiz, zirriborroak, besterik ez. Terra Incognita franko agertzen da, halabeharrez, antzinako mapetan bezalaxe, nork ezagutzen du oso-osorik bere burua eta bere ingurua?
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788488669698
Idioma: Euskera
Número de páginas: 112
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/11/1998
Año de edición: 1998
Plaza de edición: Es
Número: 7
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por RICARDO ARREGI DIAZ DE HEREDIA
Rikardo Arregi Diaz de Heredia (Gasteiz, 1958). Psikologia eta Maisu ikasketak egin zituen Salamancan, eta Euskal Filologiakoak Gasteizen. Irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioan lan egin du, baita sindikalgintzan ere. Poeta ezaguna da, eta bi poesia liburu ditu argitaratuak: Hari hauskorrak (1993) eta Kartografia (1998). Liburuok Kritika Saria jaso zuten, 1994an eta 1999an hurrenez hurren.