Urduri zaude oso. Laurarekiko harremanak hondoa jota daude. Badakizu hurrengo galdera ez dela ea noiz izango duzuen seme-alabarik. Hurrengo galdera zera izango da, ea zer egingo ote duzuen amaiera ahalik eta samurrena izan dadin. Egun batetik bestera emaztea zein maitalea galduko dituzu. Batak ziurtasuna ematen zizun. Besteak sexua. Batak zurekikoa amaitzea erabaki du. Besteak laster hartuko du erabaki bera. Eta zera pentsatu duzu, ezin izan duzula ezer egin gauzak horrela izan ez daitezen. Edo bai? Ez dakizu. Ez dakizu, eta ez duzu horretan pentsatu nahi. Etorriko da etorri beharrekoa. Eta orain Jessica da etortzekoa.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497461528
Idioma: Euskera
Número de páginas: 200
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 28/11/2003
Año de edición: 2003
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 49
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 1.5 cm
Peso: 268.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Xabier Etxaniz Rojo
XABIER ETXANIZ ROJO (Trintxerpe, 1971). 1993az geroztik, AEKn dabil irakasle lanetan. Astero zutabe bat idazten du Berria egunkarian. Bere literatur ibilbidean ipuingintza da gehien jorratu duen generoa. Hiru ipuin-bilduma kaleratu ditu: Begiak itxi eta kitto (Elkar, 2000), Hamar manamenduak (Erein, 2002) eta Nork bere ozeanoa (Erein, 2006). Koadro isilarekin Donostia Opera Prima saria irabazi zuen, 2003an