Bazen behin gizon bat, asto bat zeukana. Urte askoan zehar,
aberea errotarako zamari lana egina zen, baina orain,
zahartuta eta nekatuta, jada ez zuen lan hartarako indarrik.
Hortaz gizonak, diru pixka bat aurreztearren, jaten emateari
utzi zion. Astoak, etorkizun beltza zuela ikusirik, Bremenera
alde egitea erabaki zuen, han kale-musikari ibiltzeko....
Asto bat, txakur bat, katu bat eta oilar bat dira Grimm anaien
ipuin honetako protagonistak, eta zailtasunen aurrean ez etsitzeko
adorea ematea du helburu; izan ere, beti izango dira aurrera
egiteko aukerak. Inor ezinbestekoa ez den ideiatik abiaturik,
ipuin honek erakusten du bizitzan denok garela gai eginkizunen
bat egiteko. Gainera, animaliok basoko etxe batean topatutako
gaizkileak uxatzea lortzen dutelarik, batasunak indarra dakarrela
iradokitzen du. «Lau lagunak», Bremengo musikariak izenez
ere ezaguna, izaera liberal, ireki eta abegikorreko hiri alemanaren
ipuinik nabarmenena da. 1953tik, estatua bat dago udaletxearen
ondoan laukote paregabearen oroigarri.
Gabriel Pachecoren ilustrazioek, haren estilo ezaguterrazean,
giza itxurako animaliak aurkezten ditu, egokierarako apainduak
eta karakterizatuak. Irudien soiltasunak, koloreen bizitasunak
eta testuen berotasunak gaurkotutako klasiko bihurtzen
dute liburu hau.