Ez da ezohikoa idazle batek bere kaierean apuntatzea egunean eguneko gertakariak eta burutazioak. Oharrok, sarritan, kalitate literario nabarmena dute gainera, baita irakurleentzako interes eta jakin-mina ere: hortik sortu ohi da dietario horietako aitorpenak liburuan bildu eta zabaltzeko usadioa, Europako literaturetan aspalditik datorrena baina gurean oso gutxitan landua.
Angel Errok 2004 eta 2018 bitarteko bere egunerokoen pasarteak eta garai bereko beste zenbait testu personal ematen ditu argitara: bertan topa litezke kultur giroari buruzko gogoetak, literaturferioko txutxumutxuak, familia-kontuak, gorabehera sentimentalak, osasunari edo lanari loturiko kezkak, irakurketak, iruzkinak, txantxak...Xehetasun bitxiak dira batzuetan, gezi zorrotzak besteetan, baina denetan nabarmentzen da egilearen izaera: ironikoa batetik, zaurgarria bestetik, lotsati eta lotsagabe aldi berean, despistatu itxurapean beti buruargi, axolagabe jantzipean sentibera.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788490279397
Idioma: Euskera
Número de páginas: 160
Tiempo de lectura:
3h 44m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 05/02/2019
Año de edición: 2019
Plaza de edición: Donostia - San Sebastian
Colección:
Eztabaida
Eztabaida
Número: 38
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 1.0 cm
Peso: 250.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre LERRO ETENA (2004-2018)
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!