Ondarretako uretatik atera eta toallarekin lehortzen ari den bainulariari begira dago gizona. Gaixo egon arren, ez du Faustino Iturbek, psikologo ohi eta idazleak, erakarmenik galdu emakumeentzat. Sexualitate baldar eta grinatsutik aske, lasaiago sentitzen dira emakumeak bere ondoan, afektuaren eta aitormen atseginaren samurrean. Gauzak horrela, Ana psikologoaren maitasun-jazarpen tematiak asko du umoretik, are komikotasunetik ere.
Anaren bidez ezagutzen du Faustino Iturbek Lili, hamabost urteko neska bizkorra, baina nerabezaroaren krisialdian bete-betean sartua. Kalezkale garatutako solasean, gurasokeriarik gabe, eta neskaren galdera, zalantza eta jakin-minaren aurrean ulerbera agertzen delako idazlea, Otzeta eta Gerra Zibilaren garaiko sekretu baten jakitun egingo du Lilik. Juan Aramendia falangista nafarraren sinadura erakusten dio Lilik idazleari, aitonaren poesia-liburu batean. Handik aurrera nobelaren tramak abiadura bizia hartzen du, isilpeko istorio traumatikoak ere kanporatuz, baina batik bat, isil-gordean iraun duen maitasun istorio erromantiko triste eta ezinduaren mataza harilkatua. Donostiatik Otzetara eta Otzetatik Donostiara, gaur egundik Gerra Zibileko gertalekuetara oihartzun eginez, eta Intxortako parajeetatik egungo bizitzara. Batetik bestera, leku eta denboraren jauzian garatuko da nobela d...
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497469418
Idioma: Euskera
Título original:
Lili eta biok
Lili eta biok
Número de páginas: 576
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 02/12/2015
Año de edición: 2015
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 94
Alto: 22.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 3.5 cm
Peso: 886.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Ramón Saizarbitoria
Ramon Saizarbitoria Zabaleta (Donostia, 1944ko apirilaren 21a) euskal idazlea da, euskal literatura modernoaren aintzidaritzat jotzen dena, 64ko belaunaldia deitutakoaren baitan. Batik bat eleberriak landu ditu, baina saiakera eta poesia generoetan ere aritu da. Egunero hasten delako eleberriarekin abiarazi zuen bere ibilbide literarioa 1969. urtean, eta geroztik ia etengabe jardun du literaturan. Lanbidez soziologoa, SIIS ikerketa-zentroko zuzendaria ere izan da, eta gizarte zerbitzuen arloko ikerketa eta txosten ugari burutu eta zuzendu ditu.