Morrisonen literatur lanetan, arraza-, sexu- eta klase-arteko gatazkaren deskripzio errealistaz gain, fantasia eta elementu mitikoak ageri dira, oso errotuak beltzen folklorean. Maitea honetan ere, adibidez, protagonistak haur hil baten mendean daude, eta hark bultzatuta doaz ihesi bi anaia etxetik, ama eta arreba etxean bakar-bakarrik utzita. Prosa gogor eta lirikoa du. Blues, jazz edo kantu espiritualen tradizioari jarraituz, elkarri eskua emanda doaz zoriona eta tristura, algara eta malkoak, maitasuna eta heriotza. Estiloa ere berezia du: zatika dago idatzia. Badirudi Morrisonek ispilu bat hartu, lurrera botata hautsi, eta printza horietan islatutako irudiak ematen dizkigula eskura, geuk osatu eta ondorioak atera ditzagun. Esandako guztiaren harian, hainbat irakurketa izan ditzake liburu honek: mamuen istorioa, kontakizun errealista, maitasun-istorioa, eleberri politikoa, feminista… Baina guztien gainetik, agian, irakurleari galdera bat txertatzen dio buruan: zer ote den benetako maitasuna eta zein diren gizatasunaren mugak.
Ficha técnica
Traductor: S.L Alberdania
Ilustrador: Miguel Gallardo
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788496310353
Idioma: Euskera
Número de páginas: 22
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 01/03/2005
Año de edición: 2005
Plaza de edición: Es
Colección:
Literatura Unibertsala
Literatura Unibertsala
Alto: 23.0 cm
Ancho: 22.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Toni Morrison
Toni Morrison (1931) nació en Lorain, Ohio. Alternaba su trabajo de profesora de Humanidades en la Universidad de Princeton con la actividad literaria. En sus novelas se planteaba la problemática de la población negra en Estados Unidos, sobre todo la situación de las mujeres. Autora, entre otras obras, de Ojos azules (1970), Sula (1973), La canción de Salomón (1977, premiada con el National Book Critics Circle Award en 1978), La isla de los caballeros (1981), Beloved (1987, que obtuvo el Premio Pulitzer en 1988), Jazz (1992), Paraíso (1997), Amor (2003), Una bendición (2008) y Volver (2012). En 1993 obtuvo el Premio Nobel de Literatura. Falleció el 6 de agosto de 2019.