📗 Libro en euskera MENDEKUAREN GRAZIAZ

EREIN - 9788497461924

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de MENDEKUAREN GRAZIAZ

Nire historia frakaso baten eta mendeku baten historia da. Hasieratik utzi nahi nituzke, baina, gauzak argi: ez dut inoren errukirik edo maitasunik bilatzen, are gutxiago oraindik inoren epai kiskaltzailerik. Nork epai ditzala bere ekintzak. Emakume arrunt baten historia kontatuko dut orain. Hara: frakasoa poliki-poliki azaltzen da bizitzan, egunez egun; begiak itxi eta ezetz esaten diozu zeure buruari, ate-joka dabilen mamu hori etxez nahastu dela noski, bizilagunen bila dabilela dudarik gabe. Etxe horretan, ordea, zeu zara bizilagun bakar; laster, ordain eske datorren arrotzari atea irekiko diozu, eta eroso-eroso eseriko zaizu besaulkirik ederrenean. Gurean ere egin zuen habia. Ez nuke jakingo adierazten zerk zapuztu zuen gure harremana. Urteek berek, akaso. Bai, baina ez horrek bakarrik. Nik ez nion bizitzari gauza handirik eskatu: maitasun piska bat, seme bat... Gorputz osoz sakrifikatu nintzen Brianengandik: ez nuen semerik izan, unibertsitateko eskolak emateari utzi nion, ez lagun ez etxe finkorik izateari egin nion uko, berak profesionalki gora, oso gora egin zezan... Uko egite haiek guztiek ez zuten sekula ordainik izan. Nik, hala ere, ez nion inoiz ezer eskatu Briani.

Ficha técnica


Editorial: Erein

ISBN: 9788497461924

Idioma: Euskera

Número de páginas: 152

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 19/05/2004

Año de edición: 2004

Plaza de edición: Es
Número: 3
Peso: 225.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por Karlos Linazasoro


KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).
Descubre más sobre Karlos Linazasoro
Recibe novedades de Karlos Linazasoro directamente en tu email

Opiniones sobre MENDEKUAREN GRAZIAZ


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana