EUSKERA
Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak)
Por Xabier Olaso
-5% de dto. exclusivo web
Entrega aproximada el viernes 4 de diciembre.
No tenemos stock en nuestro almacén, pero lo pedimos urgente al distribuidor para que lo recibas muy rápido.
Sinopsis
Ni lo nengoke
eta lo zeundeke zu,
ibai honen izena igarriko ez bazenu.
Hirurehun eta berrogeita hamar igarkizun berri biltzen ditu liburu honek. Irudimenarekin eta hizkuntzarekin jolasteko proposamenak dira. Bereziki 8/12 urteko neska-mutikoei zuzendua dago.
HITZAURREA
Igarkizunekin jolas egiteko une kilikaria iritsi da, igarle hori.
Hemendik aurrera ni izango naiz jolasa abian jartzeko proposamena egingo duena. Hara, ni igarkizunen igorlea izango naiz, eta zu, berriz, igarkizunen igarlea, ados? Baina, horretan hasi aurretxotik, kontutxo bat ere aitortu behar dizut igarkizun hauen guztien harira. Jakizu, igarle horrek, igarkizun-bilduma hau idazten hasi nintzenean buru-belarri ibili nintzela zu nondik nora engainatuko, zu nola nahaspilatuko, zuri erantzun okerra nola agertuko eta, halaber, erantzun zuzena nola ezkutatuko… Eta gerora ere horretan jarraitu dut, dili-dale, erantzunak azaletik iradokitzen eta, aldi berean, sakonean ezkutatzen; bi adierako hitzak erabiltzen eta, aldi berean, gaizki-ulertuak eta zalantzak eragiten; zure arreta zirikatzen eta, aldi berean, laino eta sasiekin zu endredatzen, kikuka eta kukumikuka. Hitzekin jolastea eta beren bazterrak nahasten ibiltzea ariketa ederra izan da, alajaina. Hori guztia zertarako, baina? Bada, zuri, igarle horri, igorle temati honen igarkizunetan zangotraba egitearren, hitzaren tranpetan ziplo eror zaitezen, erantzun zuzena igar ez dezazun...
Orain, liburuaz bestaldean zauden horrek, adimena eta irudimena zorroztu, eta hitzen bazterrak kuxkuxeatzen ibil zaitez, zirrituetatik kirika, ezkutaturik dagoenaren izena lehenbailehen ahora ekartzeko. Ipuinetako euskal sorginak nola, han-hemenka nik zabaldutako sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik hegan egiteko garai magikoa iritsi zaizu; egizu erratz baten gainean, gogo baduzu.
Besterik ez, nire partez. Atzamarra listu-puntatxo batez busti, eta egizu liburu honetan aurrera. Abentura miresgarria izango ahal da! Igarkizun-partida hau irabaziko ahal didazu!
Nik papaita, zuk papaita, hau guztia egia baita.
Igarkizunen trena abian jartzeko prest daukazu,
txiki-txaka, txiki-txaka… txakala-txakala, txakala-txakala…
fiiiiii-fuuuuu…
Xabier Olaso

Ficha Técnica
Editorial: Pamiela Argitaletxea
ISBN: 9788476819968
Idioma: Euskera
Edad recomendada: 10 a 12 años
Número de páginas: 144
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 29/11/2017
Año de edición: 2017
Plaza de edición: Pamplona/iruñea
Colección:
Haur Literatura
Haur Literatura
Número: 20
Alto: 21.5 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 221.0 gr
Especificaciones del producto
Recibe novedades de Xabier Olaso directamente en tu email
Reseñas sobre Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak)
Comparte tu experiencia con la comunidad lectora.
0 Reseñas
5 0
4 0
3 0
2 0
1 0
Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en
20€
Publicar una opinión supone haber leído y aceptado las
bases del sorteo
"Tu opinión tiene premio".
Los libros más vendidos esta semana