Idazlearen eginbehar nagusia munduak sortzea bada, hona hemen literatur lan bat. Australiako aborigenen munduan du abiapuntua Sagastizabalen eleberriak. Hango baztergabetasunean, ehizan eta bilketan, larrugorritan bizi zen jende baketsua, poesia hutsa diren bere sinesmenekin. Oinarria hori badu ere, mundu oso bat sortzen du ia ezerezetik, izen, izan eta guzti, fantasiaren festa betean eraikia. Sexualitateak presentzia handia du liburuan, sexu-aukeren arteko muga lanbrotsuek eta jolasak bezala. Kontabidearen taupada komikiarena da, umorez eta poesiaz lurrindua.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788496310803
Idioma: Euskera
Número de páginas: 136
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 23/11/2005
Año de edición: 2005
Plaza de edición: Es
Número: 60
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Peso: 320.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Joxean Sagastizabal
JOXE ANDRES SAGASTIZABAL ERRAZU. Eibarren jaio zen, 1956an, eta Gasteizen bizi da. Ekonomia eta maisu ikasketak egin zituen. 1983an, “Café Iruña” saria irabazi zuen Jolasean izenburuko konytkizunarekin. Harenak dira, gainera: Zerura igotzeko (1986) ipuin-bilduma; Paixibo (1987) eleberria; Inguratuta gatxeuden (1989) ipuin-bilduma; Zorotariko euskal hiztegia (1996) eta Gerturik daukagu odola(1999) eleberria.