Joxe Andres Sagastizabak Errazu Eibarren jaio zen, 1956an, eta Gasteizen bizi da. Ekonomia eta maisu ikasketak egin zituen. 1983an,“Café Iruña”saria irabazi zuen Jolasean izenburuko kontakizunarekin. Harenak dira, gainera: Zerura igotzeko (1986) ipuin-bilduma; Paixibo (1987) eleberria; Inguratuta gatxeuden (1989) ipuin-bilduma; Zorotariko euskal hiztegia (1996) eta Gerturik daukagu odola (1999) eleberria.
Recibe novedades de JOXEAN SAGASTIZABAL directamente en tu email
Kutsidazu bidea, Ixabel, euskaldun berriaren epopeia arrakastatsua idatzi ondoren, hizkuntzarekin jolasean aritzea bururatu zaio Joxean Sagastizabali. 500 sarrera baino gehiago agertzen dira liburuan. Lotsarik gabe poesiatzat saltzeko moduko puskarik bada hiztegi honetan. Aforismo modukorik ere bai. Komiki tankerakoak ez gutxi. Antzerki-esketxak, ipuin-pasadizoak, elezahar tankerakoak… Bestalde, atal bakoitzak igarkizun baten tankera hartzen du. Baina ororen gainetik, behin baino gehiagotan irribarrea sorrarazten duen liburua da Sagastizabalena.
Estamos ante una obra considerada unánimemente como el espejo de toda una generación llevado a la literatura sin la menor carga de complejos. El eje de esta novela es el humor. Un humor tratado con la mayor destreza literaria, estiro ágil, renovador de las normas del género. Perp, sobre todo, añade a ello la característica nada despreciable de haberse convertido en uno de los libros de mayor éxito en toda la historia de la literatura en lengua vasca. Cabe añadir, por otra parte, que ha sido adaptada ya al cine y lo está siendo para la televisión. El personaje, un urbanita que acude a un caserio para completar su aprendizaje del euskera, descubre, más allá de una lengua viva y considerablemente distinta a la que le han enseñado, una sociedad y un mido de vida cuyas reglas y entresijos desconoce radicalmente. El choque, obviamente, es brutal ... y desternillante. Esta novela constituye una afable vía de aproximación a un país en el que el humor, por paradójico que pueda parecer, es uno de los hilos conductores de la vida cotidiana.
Idazlearen eginbehar nagusia munduak sortzea bada, hona hemen literatur lan bat. Australiako aborigenen munduan du abiapuntua Sagastizabalen eleberriak. Hango baztergabetasunean, ehizan eta bilketan, larrugorritan bizi zen jende baketsua, poesia hutsa diren bere sinesmenekin. Oinarria hori badu ere, mundu oso bat sortzen du ia ezerezetik, izen, izan eta guzti, fantasiaren festa betean eraikia. Sexualitateak presentzia handia du liburuan, sexu-aukeren arteko muga lanbrotsuek eta jolasak bezala. Kontabidearen taupada komikiarena da, umorez eta poesiaz lurrindua.
Aintzaldu daigun Agate Deuna!Santagedaren parrokian, deabruak eta gotzainak, apaizak eta aingeruak; eta finlandiarrak...Sexua ez da bekatu (froga ugari orriotan).Origenes-ek (Elizaren Aitetako batek) zioen ez dagoela infernu betirakorik.Bai borrokarik, ordea, Argiaren eta Ilunaren artean.Maitasuna, izatearen argiaren beroa da.Joxean Sagastizabali askotan esaten diote ikaragarri igartzen zaiola komikizaletasuna.Hori ba.Eta ganberrotasuna!Gora Robert Mitchum, Alkain eta Asisko!