Deskribatzeko gaitza da Pijama marradunaz jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibideren bat edo beste eman ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen. Behin liburua irakurtzen hasiz gero, ibilaldi bati ekingo diozu, eta Bruno izeneko mutiko bat izango duzu bidelagun. Eta, lehenago edo geroago, Bruno eta biok hesi baten parera iritsiko zarete. Mundu osoan badira oraindik antzeko hesiak. Halakorik sekula zeharkatu behar ez izatea opa dizugu. “Ia ezinezkoa da bertan behera uztea, egunetan buruan jirabiraka dabilzkizun liburu horietakoa da, bakanetakoa”. Becky Stradwick, Borders, The Bookseller “Irudimenean iltzatuta geratzen diren esamoldez jositakoa... Irakurlearen buru doa nabarmen, azken orrialdeetan kolpe lazgarria ematen dion arte”. Nick Tucker, Independent “Liburu ezin bikainagoa... istorio zirraragarria, xumeki kontaturikoa”. Irish Examiner “Askotariko gogoetei eta iritziei bide ematen dien eleberria da; irakurtzeaz gain, hizpidera ekartzea eta bihotz ondoan gordetzea ere merezi duten liburuetakoa”. Achuka
Ficha técnica
Traductor: Mirentxu Larrañaga Sueskun
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788496643772
Idioma: Euskera
Número de páginas: 320
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 01/10/2007
Año de edición: 2007
Plaza de edición: Es
Colección:
Narrazioa
Narrazioa
Número: 71
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por John Boyne
John Boyne va néixer l’any 1971 a Dublín, Irlanda, on va estudiar Literatura Anglesa al Trinity College. La seva novel·la El noi del pijama de ratlles es va convertir ràpidament en un best-seller mundial: es va traduir a més de quaranta-cinc llengües, va vendre més de sis milions d’exemplars i va rebre multitud de premis, entre els quals, dues vegades, l’Irish Book Award. També va quedar finalista del prestigiós British Book Award i Miramax en va fer una pel·lícula. L’any 2007, la revista Qué Leer li va concedir el Premi dels Lectors i durant més d’un any va estar a totes les llistes de més venuts. A Empúries ha publicat també: Motí al Bounty (2008), La casa del propòsit especial (2009), L’aposta (2010), En Noah Barleywater fuig de casa (2011), El pacifista (2013), Aquesta casa està embruixada (2014), El noi de la casa de la muntanya (2016) i Les fúries invisibles del cor (2019).