Jaio zen etxeak, Marokon, hiru logela zituen: bat aitarentzat, bestea anaia nagusiarentzat, eta hirugarrenean, amarekin eta bere zazpi anai-arreba gazteagoekin lo egiten zuen Abdelak. Familia bizitza bero sentsuala sumatzen da. Haurrek dena dakite gurasoen amodio oldarrei buruz. Lotsaz, ordea, ez dute horretaz hitz egiten. Abdela nerabe denean anaia nagusiak Tangerrera darama txangoan. Bere identitate sexuala argitzen dion bidaia da hori. Anaia nagusiarenganako pasioa zapuztuta geratuko da hura neska batez maitemintzen denean. Hogei urte beteak ditu eta Genevara doa bere ikasketak jarraitzera. Bere ametsetako Europa ezagutuko du azkenean, bere ametsetako liburuak, zinema, askatasuna! Bakardadea aurkitzen du, ordea, etxekoengandik urrun. Erakarmen handiko mutil gaztea da, eta erabili egiten du dohain hori.Abdela Taiak gure garaiko gazte baten ibilbidea kontatzen digu. Marokoko tradizioaren eta Mendebaldeko kulturaren arteko oreka-puntu egokia bilatzea da ibilbide horren gakoa, ezinegonaren eta aurrera ateratzeko nahiaren artekoa. Hipokrisiak salatzen ditu liburuan; gordin jokatzen du batzuetan, samur besteetan, xalo eta gaizto, jostakin eta hunkigarri aldi berean.
Ficha técnica
Traductor: Patxi Zubizarreta
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788496643611
Idioma: Euskera
Número de páginas: 320
Tiempo de lectura:
7h 36m
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 01/04/2007
Año de edición: 2007
Plaza de edición: Es
Número: 69
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 290.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Abdelá Taia
Abdelá Taia (Salé, 1973). Escritor marroquí en lengua francesa. Tras cursar estudios de literatura en la Universidad Mohamed V de Rabat, se establece en París en 1998, donde comienza su carrera literaria. Hasta el momento ha publicado, entre otros textos, un total de seis novelas: Mi Marruecos (Cabaret Voltaire, 2009, premio Cálamo), Le Rouge du tarbouche, El Ejército de Salvación, Una melancolía árabe, El día del rey e Infieles. Siempre atento a la actualidad política marroquí y del mundo árabe, colabora habitualmente en la prensa internacional con artículos de opinión. En 2012 ha dirigido su primera película El Ejército de Salvación, basada en su novela homónima.