Euskal mitologian oinarritutako komiki originala, manga estiloan eta koloretan irudikatua. Abentura zoragarri honek gure ikonografia eta mitoak berrasmatu ditu zeharo. Gainera, lehen orrialdeetan, mapa zabalgarria aurkituko duzu!
Asmo handiko proiektua da: euskal mito ugari eguneratu dugu, belaunaldi berrien interesa piztu dezaten. Kultura aberasgarri hori eta bere mitoak freskotasunez ezagutarazteko, Gabriela eta Davidekin elkarlanean aritu gara urtebetez, komikigintzarako talentu eta grina handidun artista gazteekin.
Ilargi desagertu da!! Nork babestuko gaitu Gauekoren erasoetatik!? Orain, izaki mitologikoak eta gizakiak elkarrekin bizi dira, baina badirudi batzuek “antzinako oreka naturala” dutela nahiago.
Sua da pertsonaia nagusia, Mikelats eta Atarrabiren arreba. Bere lagunik onena lamia bat da; elkarrekin, lortuko al dute Ilargi aurkitzea? “Abentura ederraz gozatzeaz gain, euskal mitologiari buruz ikasiko duzu: azken atalean, pertsonaia garrantzitsuenen istorioa azaldu dugu”.
Ficha técnica
Traductor: Oihane Amantegi Escribano
Ilustrador: Gabriela Rodríguez Brissón
Editorial: Draco Somnium
ISBN: 9788412777673
Idioma: Euskera
Número de páginas: 144
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 11/11/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: Es
Colección:
Sua
Sua
Número: 1
Alto: 19.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 0.8 cm
Peso: 220.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre SUA - GAUEKOREN AROA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!