Euskal Herria umezurtzen aberria da. Gerra garaian edo ostean jaiotako euskal herritar askok ez zuten aita edo ama ezagutu: Francoren aldekoek gure herriko kanposatuetako hormen aurrean edota bide bazterretan milaka eta milaka herritar hil zituzten. Horrela hil zuten Julen Kaltzadaren aita, Derion. Baina, horrez gain, hainbat belaunaldi zurtz jaio ziren etxean norbait faltan izateaz gain aberririk gabe jaio zirelako. Askok bizitzan aurrera joan ahala deskubritu zuten zergatik senideak faltan zituzten, zergatik haien askazia ia guztiz desagertuta zegoen. Antropologia lana izan zitekeen autobiografia honetan Julenek, umore lehor batez, desagertutako ohiturez eta paisaiez hitz egiten digu eta kontzientziaren itzartze pertsonal eta kolektibo horren kronika bizia egiten digu: gerraosteko Urdaibaiko bere ibilerak; apaiztegietako giroa; Gogor apaiz-taldearen borrokak; Burgosko prozesuaren pasarte ezezagunak; Zamoran kartzelatutakoen askatasun-grina; herri honen berreuskalduntzearen lehen urratsak; Eginen sorrera zein itxiera Xabier Amurizak eta Martin Orbek dioten bezala: Liburu honetan, pertsona eta pertsonaia oso aparteko bat aurkituko duzue. Baita gure historia borrokalariko aro luze baten lekukotza zuzeneko bat ere.
Ficha técnica
Editorial: Txalaparta
ISBN: 9788417065164
Idioma: Euskera
Número de páginas: 221
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 07/11/2017
Año de edición: 2017
Plaza de edición: Es
Alto: 21.5 cm
Ancho: 13.5 cm
Peso: 301.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre UMEZURTZEN ABERRIA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!