"Fernando eta Sebastian trenbidean daude, tunelari begira, bata bestearen ondoan. Sebastian eskuinaldean dago; Fernando, ezkerraldean. Herritik bi kilometrora daude, tuneletik irtenda ageri den tokian: belardi txiki bat ezkerrean, ibairaino, eta belardi handi bat eskuinean, muinoraino. Hirurak eta laurdenetan iristen den trenaren zain daude. Trenaren aurrean gehien eusten dionak irabaziko du azken froga hau, alegia, trena etorri eta trenbidetik beranduen erretiratzen denak.
Sebastian kuadrilako liderra bihurtuko da, baina horretarako zazpi froga gainditu beharko ditu, eta ez nolanahikoak. Sebastian hiritik heldu da eta galantak pasaraziko dizkiote herriko lagunek beren kuadrilan onartu baino lehen. Hura, ordea, ez da erraz izutzen den horietakoa, eta, lagunen harridurarako, denak errendituko ditu".Gazteentzako eleberri klasiko bat idatzi du oraingoan Juaristik, abentura eta intrigaz betea.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497462730
Idioma: Euskera
Título original:
Zazpi bider zazpi
Zazpi bider zazpi
Número de páginas: 160
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 31/12/2005
Año de edición: 2005
Plaza de edición: Es
Colección:
Perzebal
Perzebal
Número: 9
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 0.6 cm
Peso: 205.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Felipe Juaristi
FELIPE JUARISTI (Azkoitia, 1957). Kazetaritzako ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz eta gaztelaniaz, hainbat lekutan: Literatur Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetako bat da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema bilduma Denbora, nostalgia (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, Hiriaren malenkolia (Baroja, 1987) eta Laino artean zelatari (Alberdania 1993) argitaratu ditu. Hitz lauzko lanik ere badu: Intzentsua lurrean bezal (Baroja, 1988) eta Ilargi lapurra (Erein, 1994) kontakizunak eta Arinago duk Haizea, Absalon (Erein, 1990) nobela