📗 Libro en euskera ZENBAKI GORRIAK

TOURE 11

Erein Argitaletxea, S.A. - 9788491099635

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de ZENBAKI GORRIAK

Hamabi urte igaro dira Mahamoud Touré Bilboko Afrika Txikira heldu zenetik, familia Burkina Fason utzita eta amets berrien alde borrokatzeko prest. Horretarako Saharako basamortua zeharkatu behar izan zuen, eta Gibraltarko itsasartea igaro. Baina denboraren poderioz, emaztea eta seme-alabak, etorkizun oparoko promesa hutsalez nazkaturik, ahaztu egin ziren Touréz, eta burkinarra zurrunbilo iraunkor batean sartu zen non ilunak askoz gehiago diren argiak baino. Aurreko nobelan Las Palmasen egon ondoren, oraingo honetan patuak Bartzelonara darama Touré. Hor, denbora soberan izango du ihesaldi etengabea bilakatu zaion bizitzaz hausnartzeko, bizi izandako esperientzia gogorrak eta egindako okerrak mamurtzeko, eta inoiz baino astunago sentituko du bakardadearen pisua. Bere lagun leial Osman, Xihab eta Kristina (Sa Kené) jada ez dauzka ondoan, eta inoiz imajinatuko ez zituen gauzak egin beharko ditu bizirik irauteko, degradazio-maila beherenera iristeraino. Jon Arretxek argazki gordina eskaintzen digu Zenbaki gorriaken Bartzelonako turismo-leku ederren azpian gordetzen den errealitatearena, eta agerian uzten digu paperik gabeko etorkinek, etxebakoek, txiroenek... non bilatzen duten babesa. Eleberri bizigarri bezain gogorra da Touréren hamaikagarrena, estilo zintzokoa, sagako besteetan bezala Europa diruduneko baztertuen azpi mundua erakusten duena.

Ficha técnica


Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

ISBN: 9788491099635

Idioma: Euskera

Título original:
Zenbaki gorriak
Número de páginas: 184

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 28/11/2024

Año de edición: 2024

Plaza de edición: Es

Colección:
Uzta gorria

Número: 34
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.5 cm
Grueso: 1.2 cm
Peso: 260.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por Jon Arretxe


Descubre más sobre Jon Arretxe
Recibe novedades de Jon Arretxe directamente en tu email

Opiniones sobre ZENBAKI GORRIAK


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana