Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok (bankuko exekutibo izandako gizona), eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak (nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin) batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du.
Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua... Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten.Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe.
Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.
Ficha técnica
Editorial: Astiberri Ediciones
ISBN: 9788415685708
Idioma: Castellano
Título original:
Rides
Rides
Número de páginas: 106
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 17/09/2014
Año de edición: 2014
Colección:
Nobela Grafikoa
Nobela Grafikoa
Especificaciones del producto
Escrito por Paco Roca
Francisco Martínez Roca, conocido como Paco Roca, es un historietista español, con gran éxito en el mercado internacional. Además, se dedica a la ilustración publicitaria. De pequeño leyó Astérix, Mortadelo y Filemón, Blueberry y Tintín, lo que le enseño a amar la aventura y el cómic. Con los años, descubre a Richard Corben, Carlos Giménez o Frank Miller. Estudió Artes y Oficios en la escuela de Valencia y comenzó a trabajar en publicidad.