Eguzkiaren lehen izpiekin esnatu zen. Begiak ireki eta txundituta gelditu zen, hori zen hori edertasuna; zuhaitzak, zerua, haizea… Dena bizi-bizirik zegoen, lurraren indarra bere barruan sentitzen zuen, indar itzela. Denbora eta espazioa desagertu egin ziren, eta ikusten zuen oro ez zegoen ez kanpoan ez barruan, baina berak bere baitan sentitzen zuen. Bera ere indar izugarri haren erdian sentitzen zen, bizitzan guztiz murgilduta, eta inoiz baino esnatuago eta argiago.-Orain ulertzen dut -esan zuen neskak barre ttiki batekin.Erraiak harrotzeko bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan. Mendiaren misterioa, lurraren indarra eta basoaren magian murgilduko gara etorkizun handiko idazle gazte honen eskutik.
Ficha técnica
Editorial: Desclee de Brouwer
ISBN: 9788433024329
Idioma: Euskera
Número de páginas: 72
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 08/02/2011
Año de edición: 2010
Plaza de edición: Bilbao
Peso: 152.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre ZUHAITZ ZAHARRENAREN HERIOTZA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!