Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratu hau askatasun eta maitasun kantu batda, eta aldi berean biziberritze baten metafora. Ipuin batean bezala kontatzen dubere gorputzetik arroztua izan den emakume baten ausardia, amildegiaren ertzerainojoanda, bere buruaz erditu eta bizialdi berri batera jaiotzeko. Izan ere, emakumeakbere buruaz gabetu beharko du, gorputzean bizitzen hastekoetxera itzultzeko.
Iratik hamalau urte bete ditu eta, denbora asko ez dela, fundamentu handiko neska zen: esanekoa, arduratsua, adeitsua, atsegina, beti umore oneko... Orain, berriz, arropaz beste aldatzen da aldartez. Batzuetan egoten da goibel antzean, burumakur, ondo ezik bezala. Handik gutxira egon daiteke zeharo petralduta, pipermina baino erreago, eztanda egiteko puntuan. Eta begien itxi-ireki batean jarri daiteke kriskitinak baino alaiago.Izan ere, Iratiren hormonak lozorrotik atera eta bazterrak nahasten hasi dira, etxeko bakea hankaz gora jarriz. Nerabezaroa ez da gaixotasun bat, baina pasa egin behar da. Etxeko guztiek pasa behar izaten dute.