Hori bai hori narraskeria! Untxitxok asko eskertuko luke laguntza txiki bat bere gela narrasa txukuntzeko.Unetxo bat hartu eta bere gauzak gordetzen, bere ohea egiten eta bere gela txukuntzen laguntzen badiozu, zuk ere saria lortuko duzu: IZAR BAT!
Untxitxo, utzi jolasten! Untxitxo asko dibertitzen da bere jostailuekin. Baina zuk erakusten badiozu jostailuak bere lagun urtxintxarekin batera erabiltzen, Untxitxo ohartuko da dibertigarriagoa dela
Egun ezin ederragoa esnatu da, eta Untxitxok kanpora irten eta jolasean ibili nahi du. Lagunduko al diozu Untxitxori kalerako prestatzen eta jantzi beharrekoak behar bezala janzten?