PANTERA EMEA Begi nabarrak, takoi garaiak, arima lirain, pantera emea kalean behera, negozioetan zoriarekin. Ez daki leku honetan egona denetz. Lorategi deigarri batean paratu da, landare ernaldu berriei begira: San Jose loreak, klabelin (gorriak), margaritak. Bereak ditu irria eta barrea. Moleskine bete olerki daroa poltsan, Coco Chanelen nahiz Balentziagaren erara landuak. Dotore. Maite Toledo Saralegi
"Tekno+turismoa"saiakera industria-, zientzia- eta teknologia-guneetan egindako ikerketa baten emaitza da, eta Gipuzkoako Deba arroa du erreferentzia-eremu geografikoa.
Hilerokoaren odol jarioak irregularrak izaten hasi zirenean ekin nion, gutxi gorabehera, sormen egitasmo hau zirriborratzeari, zeina olerkietan gorpuztu den.Poesia, artea eta ideologia baliatu ditut menopausiaren urte hauetan zehar piztu zaizkidan kezka, obsesio, oroitzapen eta ilusioen arteko elkarrizketa sortzeko.Lau zatitan banatu dut liburua: Sinplifikatzen, Itxialdia, Badakit eta Bizitza inauteria da. Olerki bat edo beste, Hatsa aldizkarirako idatziak dira propio. Badakit ataleko sortak Lauaxeta Okerki Saria jaso zuen, 2023ko abenduan. Gainerakoek estreinakoz ikusiko dute argia. (Maite Toledo Saralegi)