Helburu hau dute orri hauek: gizakia etengabe ibili dabilen izakia dela gogoraraztea. Basamortu (Irteera) gara oasialdian (post-modernismoan). Erromanikoaren astuntasun antropologikotik zerua ikusmiratzen duen gotikoaren zutuntasunera doan bide gara, hutsunetik (Oteiza) zerumugarantz (Chillida). Haratagoko unea da beti gizakia. Haratagoko horren bila gabiltzanean egin gintezke honatagokoan benetako gizaki bezala.