Musika klasikotik rockera edo pintura akademikotik pop art-era bezala, halako salto bat egiten du Xabier Etxaniz Rojok liburu honetan: obra mamitsu, sendo, sakona bilatu ordez, istorio arin, zuzen eta jostariak idatzi ditu, hizkera zuzena eta umore gordina erabiliz. Hartu bilduma honetako ipuin bat, paketetik zigarroa hartzen den bezala, eta hasi irakurtzen: emazteak jartzen dizkion adarrak eraman ezinik hura eta maitalea akabatu nahi dituen tipo barregarriaren istorioa topatuko duzu, edo ezkontza-despedidan gogoz kontra puta batengana daramaten gizajoarena; lapurreta guztiz bitxiak, bahiketa are bitxiagoak, edo ustekaberik handiena bukaerarako gordetzen duen ipuin erotikoa... Harreman sentimentalen lurralde zabal eta labainean dabil Xabier Etxaniz Rojo bere lehenengo ipuin-bilduma honetan. Zapore urbano eta egunerokoa duten istorioak idatzi ditu, bata bestearekin korapilatzen direnak, zigarroak erretzen diren moduan.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788483315941
Idioma: Euskera
Número de páginas: 128
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 17/04/2000
Año de edición: 2000
Plaza de edición: Es
Colección:
Literatura
Literatura
Número: 201
Alto: 21.0 cm
Ancho: 12.5 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Xabier Etxaniz Rojo
XABIER ETXANIZ ROJO (Trintxerpe, 1971). 1993az geroztik, AEKn dabil irakasle lanetan. Astero zutabe bat idazten du Berria egunkarian. Bere literatur ibilbidean ipuingintza da gehien jorratu duen generoa. Hiru ipuin-bilduma kaleratu ditu: Begiak itxi eta kitto (Elkar, 2000), Hamar manamenduak (Erein, 2002) eta Nork bere ozeanoa (Erein, 2006). Koadro isilarekin Donostia Opera Prima saria irabazi zuen, 2003an