Sinopsis de BESTIARIOA HILERRIKOIAK (BI NOBELA LABUR)
Heriotzaren presentzia desgaraikoak eteten du behin eta berriro kontakizun honetako pro-tagonistaren egunerokoa. Badirudi protagonistak, bere nobela autobiografikoa idazteko lan-utzialdian dagoen liburuzainak, zera gogorarazi nahi diola irakurleari: heriotzak gure bizitzan agertzeko hitzordurik eskatu beharrik ez duela. Alabaina, balbeak edo herioak sortzen dituen eragozpen eta nekeei umoreaz eta ironiaz aurre egiten die K. idazleak. Eta, horrenbestez, heriotzak uzten duen ezintasun arimazkoari poesia eta umorea eransten ere jakin du Karlos Linazasorok kontakizun hilerrikoi honetan, aforismoen bidezidorrari jarraituz: Balbea, sarri, orpoetan eramaten den zerbait da; Suizidek lur hartzeko lekua aukeratzen dute; Fenix hegaztiak errausketa-etxe bat ipini du; Mantisaren erlijioa ikasi nahiko luke gizaki batek baino gehiagok; Zentauroak, dudarik gabe, ez lituzke bere gura-soak ezagutu nahiko.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788497833523
Idioma: Euskera
Número de páginas: 116
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 14/10/2006
Año de edición: 2006
Plaza de edición: Es
Colección:
Ateko banda
Ateko banda
Número: 1
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.5 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Karlos Linazasoro
KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).