ANJEL LERTXUNDI (Orio, 1948). Nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste, Otto Pette (1994), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006) eta Zoaz infernura, laztana (2008) eleberriak, eta Eskarmentuaren paperak (2009, Saiakera Sari Nazionala), Itzuliz usu begiak (2019) eta Desertuan behatxuloa (2022) saiakerak.