Dohain ugari ditu poema-liburu gustagarri eta atsegin honek: adierazpenaren samurra, iradokizunen zabala, sentipenen sakona...
Denoi ematen digu lotsa pixka bat geure sentimenduez hitz egiteak, are gehiago poesia irakurtzen edo idazten dugula aitortzeak, kursitzat hartuko gaituzten beldurrez edo.Emozioen kuliska liburua sentimenduez mintzo da: maitemina, samina, poza, tristura, bakardadea, emateko desioa edo hartzekoa, naturaren indarra eta ederra norberaren sentipenen adierazgarri... Guztia hitz sinple eta sarkorrez osatuta, bihotzera zuzen iritsi nahi duten esaldiz osatuta. Bizitza eta poesia ez direlako aparte dauden gauzak, txaponaren bi aldeak baizik.
Ficha técnica
Traductor: Xabier Lete
Ilustrador: Jokin Mitxelena Eritze
Editorial: Elkarlanean - Elkarargitaletxea
ISBN: 9788483318355
Idioma: Euskera
Número de páginas: 88
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 03/04/2002
Año de edición: 2002
Plaza de edición: Es
Número: 84
Alto: 20.0 cm
Ancho: 12.5 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Antton Kazabon Amigorena
Antton Kazabon Amigorena Oiartzunen jaio zen 1954an. Irakasle-ikasketak egin zituen eta herriko Haurtzaro ikastolan hasi zen lanean. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean ere egin du lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso-eskolak koordinatzen. Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 30 urte. Geroztik genero gehienak landu ditu oiartzuarrak: narrazioa, poemak, bertsoak... Guztira 90etik gora liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta gazte literaturakoak.