JOSE RAMON AMONDARAIN
Erein Argitaletxea, S.A. - 9788491092179
Espazioaren barrea / La risa del espacio (Guernica) San Telmo Museoak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak asmatu eta ekoitzitako proiektua da.
Jose Ramón Amondarain donostiar artistaren asmo handiko proposamena da, Pablo Picassoren Guernicari bere 80. urteurrenean eskainitako erakusketa parearen bigarren zatia osatzen duena. Lehendabizikoa Artiumen aretoetan burutu zen 2012. urtean, Malagako artistaren lan zirraragarriaren 75. urteurrena ospatzearekin batera, Denbora eta premia (Guernica) izenaren pean. Askok dakitenez, Jose Ramón Amondarain egungo artista errespetatuenetako bat da, bere lan osoan –ia beti margolanen eta argazkien bidez– arte biziaren munduan sortutako kontraesanak eta paradoxak jorratzen dituelako, bizirik dirauten eta oraindik ere artearen sistemak inposatzen dituen kopiaren, jatorrizkoaren, errepikagarritasunaren, fetitxearen tekniken eta diziplinen nozio sakratuak zalantzan jartzen dituztenak.
Proiektu hau Jose Ramon Amondarainen eta beste sortzaile handi baten, Bernardo Atxagaren, topaketaren eszenatokia izan da, gainera. Jose Ramónen lantegian, artelanak sortzeko prozesu betean, gogoetak, ideiak eta hausnarketak partekatu dituzte, eta orain guri eskaintzen dizkigute, argitalpen honen bidez.
á
La risa
Especificaciones del producto
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!