Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean Errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.[1] Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen ("Bizitza nola badoan") Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urtetan Berriako kolaboratzailea izan da.